AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez sei sexu-eraso eta bi eraso homofobo izan ziren Lekeition Antzar Egunean

Portuko txosnak gaur ez zabaltzea erabaki du Txosna Batzordeak, eta elkarretaratze batera deitu du.

Joan den asteartean ospatu zuten Antzar Eguna Lekeition (Bizkaia), eta sexu-eraso eta eraso homofobo ugari izan ziren: Txosna Batzordeak egun horretan izandako sei eraso sexistaren eta bi eraso homofoboren berri izan du.

Hori dela-eta, erabaki bat hartu du gaurko egunari dagokionez: gaur, irailaren 7an, ez dituzte irekiko portuko eremuko txosnak. Gainera, kontzentrazio batera deitu dute gaurko iluntzerako. Erasorik ez erantzunik gabe! lelopean, elkarretaratze bat izango da 20:00etan, Abadeen Moilan.

Astelehenean bi emakumeri eraso zieten Hondarribian
Hondarribian izandako bi sexu-erasoren berri eman zuten atzo.