AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez zortzi dira Iruñean salatu diren ziztada bidezko erasoak

Oraingoz ezin izan dute identifikatu zein substantzia ziztatu dieten azken egunetan eraso horiek jasan dituzten pertsonei. Ziztadetatik sor ditzaketen gaixotasunek ere kezka piztu dute.

Atzo jakinarazi zutenez, gutxienez zortzi salaketa aurkeztu dira azken egunetan, Iruñeko (Nafarroa) San Fermin jaietan jasandako ziztada bidezko erasoak direla-eta. Ondoren egindako analisietan, baina, ezin izan dute identifikatu eta zehaztu zein substantzia ziztatu dieten biktimei. Nafarroako Gobernuaren arabera, gainera, osasun-autoritateen artean kezka sortu da, ziztada horietatik erator daitezkeen gaitzengatik. Analisietan, oraingoz, baieztatu ahal izan den bakarra da, hain zuzen, ziztatu egin zituztela erasoak salatu dituzten lagunetako hainbat.

Igandean piztu ziren alarmak, gutxienez lau emakumek ziztada bidezko erasoak jasan zituztela jakinarazi zutenean. Modu horretan sexu-erasoak pairatzeko arriskua areagotzen dela ulertuta, protokolo bat jartzen du martxan Osasun Sailak, analisiak egiteko eta zein substantzia eman den jakiteko.

Behargin batek erredura larriak jasan ditu Mungian
Antza, makina baten ondoan lanean ari zela, leherketa txiki bat izan zen atzo. Gurutzetako Ospitalera eraman zuten langilea, larri.