AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez zortzi lagun hil dira itsasoan, Erresuma Batura iristeko saiakeran

Mantxako kanalean hondoratu zen ontzia, Frantziako kostaldetik irten eta berehala. 59 pertsona zihoazen bertan.

Beste zortzi pertsona hil dira asteburuan Mantxako kanalean, Frantziatik Erresuma Batura heltzeko ahaleginean. Ambleteuseko uretan gertatu da oraingoan, Frantziako kostaldetik gertu: hondoratu egin da gutxienez 59 lagun zeramatzan ontzia. Gutxienez zortzik bizia galtzeaz gain, sei pertsona zauritu da, eta oso larri dago horietako bat.

Azaldu dutenez, pisu handiegia zeraman ontziak, eta Frantziako kostatik atera eta segituan hondoratu zen, zonalde harritsu batean. Afganistan, Egipto, Eritrea, Iran, Siria eta Sudango jendea zihoan bertan, Erresuma Batura iristeko saiakeran. Batetik seik baino ez zeraman salbamendu-jaka.

Gutxienez 45 hildako 2024an

Irailaren hasieran, beste hamabi lagunek galdu zuten bizia Mantxako kanalean: urperatu egin zen ia 70 pertsona zeramatzan ontzia. Azken heriotzekin, gutxienez 45 dira, urtea hasi zenetik, migrazio-bide horretan hil diren pertsona migranteak.

Azken eraso matxistak salatu ditu Itaiak hainbat herritan
Azken egunetan, protestak egin ditu zenbait herritan, Bilboko erailketa matxista eta Luhusoko bortxaketa salatzeko.