AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hainbat adingaberi eraso egin dieten bi gizon atxilotu dituzte, Gasteizen eta Hondarribian

Maiatzean Gasteizko neska bat bortxatu zuen gizon batek, eta emakumeak gertatutakoa salatu ondoren atxilotu dute erasotzailea. Bestalde, hainbat adingaberi sexu-erasoak egiteagatik espetxeratu dute Hondarribiko gizon bat; abuztuaren 28an atxilotu zuten.

26 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen (Araba), maiatzean neska bat bortxatzeagatik. 15 urte ditu emakumeak, eta asteartean salatu zuen erasoa. Jai-giroan zegoela esnatu zen lokal batean, eta orduan bortxatu zuen gizonezkoak; azaldu dutenez, diskoteka bateko langilea da. Atzeman ondoren Zaballan (Araba) espetxeratu dute.

Bestetik, Hondarribian (Gipuzkoa) 37 urteko gizon bat atxilotu zuten abuztuaren 28an, gutxienez sei adingaberi sexu-erasoak egitea leporatuta. Astelehenean kartzelaratu zuten gizona, modu prebentiboan.

Gutxienez bi emakumeri egin diete eraso aste honetan, Andoainen eta Elorrion
Andoainen astelehenean eraso zion gizon batek bikotekideari, eta erasotzailea aske utzi dute jada. Erasoa salatzeko elkarretaratze bat izan zen atzo. Elorrion ere izan zen eraso matxista bat asteazkenean.