AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hainbat emakumek salatu dituzte gizon oñatiar berak egindako erasoak

Umorista ezagun bat da erasotzailea, eta berak egindako "eraso fisiko, sexual, psikologiko eta berbalen" berri eman dute hainbat emakumek.

X sare sozialean @bukatu_da_showa kontua sortu eta Iker Plazaolak egindako eraso matxistak salatu dituzte zenbait emakumek. Atzo iluntzean gertatu zen: neska talde batek jakinarazi zuen umorista oñatiarraren "eraso fisiko, sexual, psikologiko eta berbalak" jasan dituztela. Eraso horiek, "denboran irauteaz" gain, "ugaritu" egin direla azpimarratu dute.

Seinalatu zuten erasotzaileak "babes soziala" duela, baina gertatutakoak ezin duela "isilpean jarraitu": "Neurriak edota erantzukizunak hartu behar dira". Besteak beste, EITBn estreinatu berri den Barraka saioan aritu da Plazaola, aurkezle-lanetan kasu horretan. Oraingoz, saioa bertan behera uztea erabaki dute programa horretaz arduratzen den ekoiztetxeak, Hiru Damatxok, eta EITBk.

Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuaren bidez, beste hainbat gizonek egindako erasoak ere atera dira argitara berriki. Besteak beste, Donostiako (Gipuzkoa) musika-teknikari ezagun batek eraso dituela salatu dute hainbat emakumek: Iñaki Castro da erasotzailea.

Emakume bat erail du bere bikotekide ohiak Pasaian
53 urteko gizonezkoak tiroz hil du Leonor, bere etxean. Aurrez salatu zuen bere hiltzailea 45 urteko emakumeak. Aurten, gutxienez sei erailketa matxistaren berri eman dute Euskal Herrian.