AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hainbat emakumeri ukituak egin dizkien gizon bat atzeman dute Iruñean

Bizikletan mugitzen zen, eta, hitz lizunak esateaz gain, ukituak egiten zizkien emakumeei. Gutxienez zazpi eraso salatu dira.

20 urteko gizonezko bat atxilotu dute Iruñean (Nafarroa), azken hilabeteetan gutxienez zazpi emakumeri eraso egitea leporatuta. Urrian hasita, antzeko erasoak jasan izana salatu dute zazpi emakumek: bizikletan mugitzen zen gizon batek hitz lizunak esan eta ukituak egin zizkiela jakinarazi dute. Dirudienez, Iturrama eta Lezkairu inguruetan izan ziren erasoak.

Deskribapenarekin bat zetorren gizon bat atzeman, eta aurreko ostiralean atxilotu zuten. Epailearen esku utzi zuten asteburuan.

Espainiako Poliziako beste agente infiltratu bat atzeman dute Herrialde Katalanetan
Ramon Martinez Hernandez izen faltsuarekin, agentea bi urtez egon da infiltratuta Valentziako hainbat mugimendutan. L'Horta zentro sozial okupatuan, mugimendu antifaxistan nahiz Cuidem Benimaclet asanbladan hartu du parte, besteak beste.