AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hainbat eraso matxista salatu dituzte Gasteizen eta Iruñerrian

Iruñeko gizon batek sumisio kimikoa erabilita eraso zion emakume bati astelehenean, Ezkaba mendian. Beste bi eraso izan dira asteburuan zehar, Gasteizko Koroatzea eta Zaramaga auzoetan.

Sumisio kimikoaren bidez, emakume bati sexualki eraso zion gizon batek asteleheneko ordu txikietan, Ezkaba mendian Iruñeko (Nafarroa) iparraldean dago. Iruñerritik zazpi kilometrora aurkitu zuten emakumea, eskuak lotuta zituela ihes egitea lortu ondoren. Gizona atxilotu eta Nafarroako Ospitalera eraman zuten emakumea. Aske utzi dute erasotzailea.

Gasteizen (Araba), aldiz, bi eraso izan dira asteburuan. Emakume bati jo zion 29 urteko bere bikotekideak larunbatean, Boulevard merkataritza-guneko parkingean. Igandean, bestetik, beste emakume bati eraso zion bere mutil lagunak. Atxilotua izan ondoren, poliziak aske utzi orduko urratu zuen urruntze-agindua erasotzaileak. Etxean jazarri zuen emakumea eta, hala, berriro eraman zuten atxilo.

"Etxebizitza Legearen fartsa elektoralaren" kontra, protestara deitu dute Euskal Herriko Kontseilu Sozialistetako Etxebizitza Sindikatuek
"Errentatzaileen irabaziak bermatzen dituen" Etxebizitza Legearen aurka egingo dute protesta Euskal Herriko Kontseilu Sozialistetako Etxebizitza Sindikatuek, asteazken honetan, Bilbon. "Legearen mugak eta erabilera elektoralista" salatuko dituzte, eta, nagusiki, alokairuaren prezioaren jaitsiera eta etxegabetze guztien etetea exijituko dituzte. Ostegunean onartuko dute legea Espainiako Estatuko Diputatuen Kongresuan.