AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hainbat eraso matxistaren berri eman dute Gasteizen eta Matienan

Emakume bati eraso dio bere bikotekideak Gasteizen, kalean liskar bat izan ostean. Asteburuan, bestalde, gutxienez hiru emakumeri eraso diete Matienako jaietan. Urduñan eta Gasteizen ere salatu zituzten beste hainbat eraso asteburuan.

Joan den astelehenean 58 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Aranbizkarran (Gasteiz, Araba), bere bikotekideari eraso egiteagatik. Antza, liskar bat izan zuten kalean, eta horren ondoren eraso zion emakumeari. Bi lekukok gertaturikoa ikusi eta abisua eman zuten. Astelehenean bertan utzi zuten erasotzailea epailearen esku.

Traña-Matienan (Abadiño, Bizkaia), bestalde, zenbait eraso matxista atera ziren argitara asteburuan, auzoko San Prudentzio festetan. Gutxienez hiru emakumeri eraso zieten.

Urduñako (Bizkaia) Otxomaio jaietan ere hainbat emakumeri eraso zieten larunbat gauean; ukituak egin zizkieten, astelehenean jakinarazi zutenez. Gasteizen beste bi eraso matxistaren berri eman dute azken egunetan, gainera: larunbatean, emakume bati sexu-erasoa egin zion gizon batek Zaramagako etxe batean, eta igandean, bigarren emakume bati eraso zion bere bikotekideak, liskar baten ondotik.

Abascalek igandean Iruñean daukan hitzorduaren harira, protestara deitu dute
NH Iruña Park hotelera bertaratuko da Vox alderdiko burua, eta han elkarretaratzeko deia egin dute, 'Faxismoaren aurrean, antolakuntza komunista' lelopean.