AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hainbat neska adingabe prostituitu dituzte Bizkaian

Dirudienez, Santurtzin erdi abandonatuta dagoen eraikin batean prostituitu zituzten hainbat neska. Bizkaiko Foru Aldundiaren tutoretzapean daude.

Ikerketa polizial eta juridiko bat ireki dute Bizkaian, prostituzio kasu bat ikertzeko. Oraindik gertatutakoa ikertzen ari diren arren, antza, adingabeko hainbat emakume prostituitu zituzten Santurtzin (Bizkaia) erdi abandonatuta dagoen eraikin batean. Droga kontsumoa ere izan zen, dirudienez.

Bizkaiko Foru Aldundiaren tutoretzapean daude neskak; hain zuzen, Mungiako (Bizkaia) Zabalondo zentroan bizi dira. Erregimen irekian zeuden prostituitu zituztenean. Oraingoz, 14 urteko bi neskak deklaratu dute auzian.

2016an, Gasteizko (Araba) Sansoheta zentroko zenbait neska eta mutil prostituitu zituztela atera zen argitara. Aurki izango da auzi horretan akusatutakoen kontrako epaiketa.

GKSko militante bat auzipetu dute, Zuberoan egin ziren margoketa batzuk direla-eta
Maiatzean epaituko dute Paueko auzitegian. Militantzia politikoaren aurkako eraso bat dela nabarmendu du Ipar Euskal Herriko GKSk.