AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hainbat orduz haien etxeak miatu ostean, Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Lekeition

Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Ertzaintzak goizeko 07:00ak aldera ekin dio bi gazteren etxeak miatzeari. 10:30ak aldera eraman dute atxilo bietako bat, eta ia ordubete beranduago atxilotu dute beste kidea ere. Deustuko polizia-etxera eraman dituzte.


Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 5. epaitegiko idazkari judizial batek baimendu du polizia-operazioa. Hain zuzen, bi gazteen etxebizitzak, ibilgailuak, sakelakoak, ordenagailuak eta bestelakoak arakatzeko baimena eman die polizia-agenteei. 24 orduko epea zeukaten miaketa egiteko; dena den, 12:00ak baino lehen irten dira bi etxeetatik, eta alde egin dute.



31 langile kaleratuko dituzte Iruñeko Miasa lantegian
Iruñeko Merkataritza Arloko 1. Epaitegiak enplegu-erregulazioko espedientea ezartzea baimendu dio patronalari. Hainbat langile lana uztera behartu dituzte aurretiaz, kalte-ordainen truke. Enpresak likidaziorako lehiaketa abiatu zuen urrian, "zorrak" zituela argudiatuta.