AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hainbat pertsona atxilotu eta zauritu ditu Ertzaintzak Donostian, 45 gazte bizi diren etxe batean

Atzo goizean, 45 gazte etorkin bizi diren etxe batean sartu zen Ertzaintza. Hiru pertsona atxilotu eta hainbat zauritu zituzten. Gauean berriro bertaratu ziren Moraza kaleko eraikin birjabetura, eta beste lau gazte atzeman zituzten. Modahara kolektiboko kideek salatu dute deportatuak izateko arriskuan daudela gazte horiek.

Duela hilabete batzuk beste aukerarik izan ez, eta Moraza kaleko etxe huts batera sartu ziren bizitzera hainbat gazte etorkin. Ordutik, Donostiako (Gipuzkoa) eraikin horretan 45 gazte bizi izan dira, atzora arte.

Atzo, asteazkena, Ertzaintza 10:30ak aldera bertaratu zen eraikinera, Donostiako Udaltzaingoaren laguntzarekin. Hala, etxean sartu eta, bertan zeuden hiru gazte atxilotzeaz gain, hainbat zauritu zituzten. Bi ordu pasa zituzten barruan, eta gazteek salatu dutenez, "kalteak" eragin zituzten. Ez zuten desalojo agindurik erakutsi, eta gero, etxera itzuli ziren gazteetako batzuk. Gainera, "autoritatearen aurkako atentatua" egotzi nahi diete atxilotutako bi kideri.

Bi eraso egun berean

Bestalde, gaueko 22:00ak aldera, poliziak eraikin ingurura joan ziren berriz. Goizekoarekin zerikusirik ez zuten istilu batzuengatik, hainbat pertsona identifikatu behar zituztela adierazi zieten bertan zeudenei. Hala, beste lau gazte atzeman zituzten.

Mohadara kolektiboko kideek salatu dutenez, deportatzeko arriskuan daude eraikin horretan bizi diren gazteak. Gaur, osteguna, agerraldi publikoa egin dute, gertatutakoa azaltzeko eta datozen deialdien berri emateko.

Aitzol Iriondo preso politikoaren lagunek istripua izan dute, urteko seigarrena
Moulins-Yzeureko (Frantzia) espetxera bidean izan zuten auto istripua ostiral gauean, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Ez zen inor zauritu, eta bisita egin ahal izan zuten. Elkarretaratzeak antolatu ditu Etxerat-ek Hegoaldeko hiriburuetan.