AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hainbat preso politiko lekualdatu dituzte azkeneko astean

Angel Lopez, Aitor Herrera, Gregorio Vicario, Egoitz Coto eta Balbino Saez preso politikoak tokialdatu berri dituzte. Zaballara hurbildu dute Saez.

Bost izan dira, hain zuzen ere, azkeneko astean lekualdatu dituzten euskal preso politikoak. Angel Lopez Anta ortuellarra Algecirasko espetxetik Leonekora mugitu dute, urtearen hasieran Algecirasera aldatua izan ostean. Aitor Herrera Vieites santurtziarra eta Egoitz Coto Etxeandia barakaldarra El Duesoko kartzelara tokialdatu dituzte, A Lamatik bata, eta Granadatik bestea. Gregorio Vicario Setien, aldiz, Topasko presondegitik Burgoskora mugitu dute, eta Valladolideko espetxetik Zaballakora (Araba) gerturatu dute Balbino Saez Olarra.

Ertzaintzaren mehatxuak eta esku-hartze arbitrarioak salatu ditu Hernaniko Kontrakantxa gaztetxeak
Ertzaintza jarrera oldarkorrarekin bertaratu zen gaztetxera 14. urteurrenaren ospakizun egunean, osasun-irizpideak urratuak izaten ari zirela argudiatuta. Ertzainek behin eta berriz egin zieten mehatxu barruan zeuden pertsonei. Prentsaurrekoa egin dute gaztetxeko kideek, eta aldarrikatu dute "erasoen aurrean" ez dutela "etenik". "Kontrakantxa gaztetxea langile kontrolpeko espazioa da eta zentzu horretan arautuko du bere jarduna", diote.