AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hainbat preso politiko tokialdatu dituzte azkeneko egunetan, eta beste hiru mugituko dituzte aurki

Bederatzi preso politiko lekualdatu dituzte, horietatik bost Euskal Herrira. Aldi berean, hiru izango dira datozen egunetan tokialdatuko dituztenak: Fernando Elejalde, Iñigo Vallejo eta Garikoitz Etxeberria.

Azkeneko egunetan bederatzi euskal preso politiko aldatu dituzte, eta haien artean bost izan dira Euskal Herrira gerturatu dituztenak. Leongo espetxetik Basaurikora (Bizkaia) mugitu dute Juan Carlos Subijana gasteiztarra; bestalde, Zaballako kartzelara lekualdatu dituzte Unai Lopez de Okariz gasteiztarra, Ainhoa Barbarin urretxuarra eta Zigor Orbe basauriarra. Horren aurretik, Darocako espetxean izan dute gatibu Lopez de Okariz, Picassentekoan Barbarin, eta Puerto III-n Orbe. Josune Arriaga iruindarra, aldiz, Topasko presondegitik Iruñekora (Nafarroa) tokialdatu dute.


Aldi berean, beste lau preso politiko hurbildu dituzte Euskal Herri ingurura. Topastik El Duesoko espetxera lekualdatu dute Iñaki Etxeberria, eta Herrera de la Manchatik Dueñasera, aldiz, Jon Mirena San Pedro bilbotarra. Arkaitz Goikoetxea Villenako kartzelatik Logroñora tokialdatu dute, eta Murcia II-n egon ostean, Estremerako espetxera aldatu dute Gorka Palacios durangarra.


Horrekin guztiarekin, Espainiako Espetxe Erakundeek iragarri dute hiru euskal preso politiko gehiago tokialdatuko dituztela datozen egunetan. Fernando Elejalde Puerto I-eko espetxetik Mansillara mugituko dute, Garikoitz Etxeberria Sevilla II-tik Dueñasera, eta Iñigo Vallejo Dueñasetik El Duesora.

Sexu-erasoa egin diote autobus-zerbitzuko emakume langile bati Iruñean
TTC enpresako langileek protesta egin zuten atzo, martxoaren 22an Billabesa autobus-zerbitzuko gidari batek jasandako sexu-erasoa salatzeko. "Protokolo eraginkorren" beharra eta langileen aurkako erasoen gorakada azpimarratu zituzten, besteak beste.