AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hamabi lan-heriotzaren berri izan da Euskal Herrian azken hilean

Azken egunetan, beste bi langile hil dira lan-istripuz: Pasaiako portuan hil da behargin bat kamioi batek harrapatuta, eta trafiko-istripu bat izan du nekazari batek Tuteran.

Ostiral arratsaldean, lan-istripu hilgarri bat izan zen Pasaiako (Gipuzkoa) portuan: 47 urteko segurtasun-zaindari bat hil zen iluntzean, kamioi batek harrapatuta. Merkantzia zeraman ibilgailuak, eta itsasontzi batera sartzera zihoan langilea azpian hartu zuenean.

Aurreko astean, gainera, beste langile bat hil zela jakinarazi zuten iturri sindikalek. Tuteran (Nafarroa) gertatu zen: pista batean autoa gidatzen ari zela izan zuen istripua nekazari batek, eta hil egin zen. 36 urte zituen.

Urtea hasi zenetik (29 egun baino ez dira igaro), gutxienez hamabi lan-heriotza atera dira argitara Euskal Herrian. 2023an, 59 beharginek galdu zuten bizia lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

16 eta 24 urte arteko gazteen herenak beltzean jaso dute soldata azken bi urteetan
Praktika horren arrazoi nagusiak "soldata baxuak" eta "enpresen nahitaezko baldintzak" dira. Beltzean kobratzeko prestutasuna handituz joan da azken urteotan, batez ere, gazteen artean.