AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hamabi pertsona desagertu dira Mallorcara iritsi nahian

Cabrera irlatik gertu egin zuten jauzi uretara, eta ez dituzte aurkitu oraindik. Azken egunetan gutxienez bi ontzi desagertu direla jakin dute.

Hamabi pertsona desagertu dira Cabrera irlatik (Balear Uharteak) hurbil, Mallorcatik hegoaldera, Espainiako Estatura migratzeko saiakeran. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, ostiral arratsaldean izan zen: ontzi batean migratu zuten biktimek, eta kostaldetik gertu zeudenean, itsasora salto egin zuten. Desagerturik daude ordutik.

Denera, 26 pertsona zihoazen ontzian. Erreskataturiko hamalau lagunen artean, helikopteroz mugitu eta ospitaleratu behar izan zuten bat, osasun-egoera larrian baitzegoen. Jatorri magrebtarrekoak dira guztiak.

Caminando Fronteras erakundeak, hain zuzen ere, berriki azaldu du gutxienez bi ontzi desagertu direla azken egunetan, Balear Uharteetara iristeko saiakeran. Migratzea lortu duten hainbat pertsonaren esanetan, Algeriatik irten ziren ontzi horiek; bata igandean, 25 lagunekin. Uste dute ostiralean Cabreratik gertu atzemandako ontzia izan daitekeela hura, baina ez dute argitu zer gertatu ote den bigarrenarekin.

Caminando Fronterasek bildutako informazioaren arabera, 26 bat pertsona dihoaz bigarren ontzian; jatorri magrebtarreko hemezortzi eta somaliar jatorriko zortzi.

Aurtengo jaietan ez ditu txoznak jarriko Urnietako Txozna Batzordeak, udalaren trabak direla eta
"Aldaketarako bermerik ez dugula ikusita, 2025eko San Migel jaietarako ez dugu txoznarik jarriko, ezta jai egitaraurik antolatuko ere", jakinarazi du. Uztailean azaldu zuen arriskuan zeudela herriko txoznak.