AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hamabigarren eguna du gaur gose eta komunikazio greban Iñaki Bilbao preso politikoak

Irailaren 10ean hasitako baraualdiarekin eta komunikazio-bideen etetearekin jarraitzen du Iñaki Bilbaok, "Euskal Herria independente, sozialista, batua eta euskalduna" aldarrikatzeko.

Irailaren 10ean baraualdiari ekin zionetik, hamabigarren eguna du gaurkoa Iñaki Bilbao preso politikoak. Gose grebaz gain, ziegatik atera gabe jarraitzen du, eta ez du inolako komunikaziorik mantentzen. "Euskal Herria independente, sozialista, batua eta euskalduna" da bere ekintzaren aldarrikapena.

MOBILIZAZIOAK

Aste honetan zehar, gutxienez hiru izango dira Bilbaoren aldeko elkarretaratzeak Bilboko (Bizkaia) Etxebarrieta Anaien plazan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta: gaur, asteazkenean eta ostiralean. Guztiak 19:30ean izango dira. Bestalde, Basauriko (Bizkaia) Bentako plazan mobilizazio bat egingo dute asteartean, 19:30ean.

Nafarroako IAk manifestazioa deitu du Iruñean ostegun honetarako
EAEko hezkuntza arloan greba izan zen aurreko astean. Nafarroan ere mobilizatzeko premia dagoela adierazi zuen Ikasle Abertzaleakek, eta irailaren 15ean elkarretaratzea egiteaz gain, manifestazioa deitu dute datorren ostegunerako. 12:00etan izango da, Foruen Plazatik hasita. Hezkuntzan ematen ari diren egiturazko aldaketak ez ditzala langile klaseak ordaindu aldarrikatuko dute, baita hezkuntzaren gaineko langile kontrola ere.