AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hamabost hilabeteko zigorrak eskatzen dituzte lau lagunetzat, Gestión y Eventos Lázaro enpresak kaleratutako langile bat babesteagatik

Enpresak 2020an kaleratu zuen langile bat Alesbesko igerilekuetan, eta beharginari elkartasuna adierazteagatik, lau pertsona epaituko dituzte abenduaren 18an.

Langile-borrokaren kontrako beste errepresio kasu bat ekarri du gogora Nafarroan CNT sindikatuak. 2020an, Gestión y Eventos Lázaro enpresak langile bat kaleratu zuen Alesbesko igerilekuetan, eta gatazka bat hasi zuen. Horri lotuta, kaleratutako beharginari babesa eman zioten lau pertsona auzipetu zituzten, CNTko kide bat (ordezkari gisa dago auzipetuta) eta Alesbesko igerilekuetako langile ohi bat tartean. Hura ere bota egin zuten lehenago.

Laster epaituko dituzte lau auzipetuak, abenduaren 18an. Hamabost hilabeteko espetxe-zigorrak eskatzen dituzte haientzat, kalumnia-delitua leporatuta. CNTko kidearen kasuan, 12.000 euroko zigor ekonomiko bat ere eskatzen dute bere kontra, erantzukizun zibilagatik.

Errepresio kasu horren harira, protestara deitu du CNTk: elkartasun kontzentrazio bat antolatu du abenduaren 16rako.

Pertsona langabetuek onartu beharreko exijentziak gogortuko dituzte Espainiako Estatuan
Europar Batasunarekin hartutako konpromisoen ondorioz, langabeziari lotutako dirulaguntzen sistema aldatuko du Espainiako Gobernuak. Laguntzak jasotzeko, are gehiago behartuko dute lan-eskaintza oro onartzera, formakuntzak jasotzera eta lana "modu aktiboan" bilatzera.