AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hamabost langile kaleratuko ditu Arrasateko Ekidek

Akordiorik gabe amaitu da lan-erregulazioko espedientea negoziatzeko epea. Arrasaten eta Zamudion 140 bat langile aritzen dira.

Ekide enpresako zuzendaritzak hamabost langile kaleratuko ditu Arrasateko (Gipuzkoa) lantokian. Enpresak azkentze partzialeko enplegu-erregulazioko espediente bat atera zuen mahaira, eta oraintsu bukatu da hura negoziatzeko epea, akordiorik gabe. Zuzendaritzak, hortaz, aurrera egingo du hamabost kaleratzeekin, "arrazoi ekonomikoak, antolakuntzakoak eta ekoizpenekoak" argudiatuta.

Bai ELA bai LAB sindikatuek salatu dute enpresak ez duela negoziatzeko asmorik izan, hasieratik eman baitzuen kaleratzeen berri. Hala ere, LABek berak aitortu du enpresari egin dion eskaeretako bat izan dela, kaleratzeak zuzendaritzak erabaki beharrean, kanporatuak izateko "pertsona boluntarioak" topatzea plantilla barruan; baina kaleratzeen aukerari guztiz uko egin gabe.

Ingeniaritza eta fabrikazio industrialean aritzen da Ekide Group, eta lotura du automobilgintzarekin, trenekin edo autobusekin. Arrasaten eta Zamudion (Bizkaia) dauka lantegi bana, 140 behargin ingururekin.

Euskal langileriarentzat autodeterminazioa aldarrikatu du EHKSk Aberri Egunean
EAJ eta EH Bildu "iruzur autonomiko berria negoziatzen" ari direla salatu du EHKSk, eta adierazi du autodeterminazioa "euskal langileriaren edo gehiengo sozialaren eskubide bezala ulertu behar dela". Antolakundeak euskal langileria deitu du "alderdi iraultzailea berregituratzeko prozesuan lan egitera, prozesu sozialista Euskal Herrian eta maila internazionalean indartzera, eta iruzur autonomiko berriari aurre egitera".