AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hamahiru eraso matxistaren berri eman dute Euskal Herrian azken egunetan

Gasteizen, Iruñerrian, Castejonen, Lesakan eta Baztanen eraso diete hainbat emakumeri. Eraso horietatik bi, adingabeei egindako sexu-erasoak izan dira, Iruñean biak.

Gutxienez lau emakumeri eraso zieten euren bikotekideek edo bikotekide ohiek aurreko asteburuan, Nafarroan. Castejonen emaztea kolpatu zuen gizonezko batek, eta Lesakan bikotekide ohia jo zuen beste batek, buruan. Baztanen, emazteari ez ezik, alabari eraso zion gizon batek. Eta Iruñean, berriz, laugarren gizonezko bat atxilotu zuten indarkeria matxistagatik, pertsona batek emakume baten oihuak entzun eta abisua eman ondoren.

Gainera, Gasteizen (Araba), emakume bati eraso zion bere 37 urteko senarrak, aurreko igandean. Pertsona batek abisua eman zuen, oihu eta eztabaida "sutsuak" entzun zituen-eta. Emakumeak zaurien arrastoak zituen lepoan, eta atxilotu egin zuten erasotzailea, indarkeria matxista leporatuta.

Barañainen (Iruñerria, Nafarroa), "familia-esparruko biolentzia" kasu bat salatu dute azken egunetan, bai eta jaigunean gertaturiko bost eraso matxista ere. Festak izan berri dira.

Adin txikiko bi emakume, erasotuak Iruñean

Nafarroako hiriburuan, bestalde, bi emakume adingaberi egin zizkieten sexu-erasoak aurreko asteburuan. Bi gizonezko atxilotu zituzten eraso horiek egiteagatik: ukituak egitea egotzi diote bati, eta neska etxetik alde egitera behartzea ere leporatu diote besteari.

Borrokan ari dira Heceygo, Microliquid eta Txik Txak enpresetako langileak
Kaleratzeei aurre egiteko ekin diote greba mugagabeari Gasteizko Heceygon eta Arrasateko Microliquiden, enpresetako zuzendaritzek enplegu-erregulazioko espedienteak ireki baitituzte. Txik Txak autobus-zerbitzuko langileek, berriz, Baionako bestetan jo dezakete grebara, langile guztien ordainsariak eta lan-baldintzak berdindu ditzatela exijitzeko.