AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hamahiruna urteko kartzela zigorra, Bilbon emakume bat taldean bortxatzeagatik

Bizkaiko Auzitegiak hamahiruna urteko espetxe zigorra ezarri die hiru gizonei, Bilboko Solokoetxe auzoan emakume bat taldean bortxatzeagatik. Auzitegiaren epaiak "gehiegikeria sexualtzat" jo du erasoa.

Maiatzaren 9an hasi zen hiru bortxatzaileen aurkako epaiketa, eta Bizkaiko Auzitegiak gaur jakinarazi du ebazpena: 13 urteko espetxe zigorra bakoitzarentzat. Bilboko (Bizkaia) Solokoetxe auzoan emakume bat taldean bortxatzeagatik epaitu dituzte hirurak. 2017ko urtarrilaren 14ean izan zen erasoa; orduan, 20 eta 28 urte zituzten erasotzaileek.

Ateak itxirik gauzatu dute epaiketa, "biktimaren intimitatea ez urratzeko". 18 urte zituen bortxatu zutenean. Bizkaiko Auzitegiaren epaiak "gehiegikeria sexualtzat" jo du erasoa, eta "bere sexu askatasuna urratzeagatik" eta "erasoaren irudiak grabatu eta zabaltzeagatik" ezarri diete zigorra hiru erasotzaileei. Fiskaltzak 26 urteko espetxe zigorra eskatu zuen epaitutako bi gizonentzat, eta 27 hirugarrenarentzat. Akusazio partikularrak, ordea, ehun urtetik gorako zigorra eskatu zuen; 38 eta 39 urtera arteko zigorrak eskatu zituen auziperatu bakoitzarentzat.

Epaiketan zehar azaldu dutenez, diskoteka batetik irtetean, janaria saltzen duten makinen eremu batera hurbildu ziren hiru gizonak eta emakumea. Sententziak jaso duenaren arabera, emakumea inguratu zuten gizonek, eta eraso egin zioten. "Emakumearen nahasmendu egoeraz baliatuta", taldean bortxatu zuten bertan. Inguruan zeuden bideo-zaintza kamerek grabatu zuten bertan jazotakoa, eta irudi horiek froga modura baliatu dituzte epaiketan.

Selektibitateak “ideologizazio burgeserako eta filtro sozialerako” funtzioa betetzen duela salatu du IAk
Ikasle Abertzaleakek Selektibitateak ikasleen ikas baldintzetan duen eragina salatu du ohar bidez. Froga egunak heltzear diren honetan, Selektibitateak “ikasle eredu jakin bat” sortzeko betetzen duen funtzioa mahaigaineratu du ikasle antolakundeak. Hala nola, frogak diziplinaren bidez “ideologia burgesa” eta “filtro soziala” ezartzen dituela salatu dute. Horren aurrean, datorren asterako mobilizazioak deitu dituzte 'Selektibitateari ez!' lemapean, eta Euskal Eskola Nazionala eraikitzen jarraitzeko deia ere egin dute.