AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hamar egun daramatzate greban Amurrioko Valvospain-Ituarte enpresako langileek

Amurrioko Valvospain-Ituarte enpresak 61 langile kaleratu nahi ditu, Enplegua Erregulatzeko Espediente baten bidez. Bestalde, soldaten ordainketetan atzerapenak izan direla ere salatu dute beharginek. Gaur, asteazkena, hamar egun bete dituzte greban, eta borrokan jarraituko dutela jakinarazi dute.

Amurrioko (Araba) Valvospain-Ituarte enpresako langileek hamar egun bete dituzte greban gaur, asteazkena. Duela bi urte, soldaten ordainketetan atzerapenak izaten hasi zirela azaldu dute: "Lehenengo bost eguneko atzerapenak izan ziren, gero hamar egunekoak, gero hamabost egunekoak eta abar". Azkenean, hilabetez "zintzilik" utzi zituen zuzendaritzak, hilabete baino gehiagoko atzerapenei bide emanez.

Otsailetik hona, hilabetero, ordaindu gabeko bi soldata pilatu ditu behargin bakoitzak. Une honetan, apirileko eta maiatzeko soldaten zenbatekoa zor die enpresako zuzendaritzak. Dena den, langileek salatu dute "ekoizpenean eta antolaketan dituen arazoak" beraiei leporatu dizkiela enpresak. Mehatxuak ere jasan behar izan dituzte, esaterako, ez dutela kobratuko bezeroek egindako eskaerak prest ez badaude.

Kaleratzeak mahai gainean

Aiaraldeak jakinarazi duenez, astelehenean bildu ziren beharginak eta zuzendaritza. Hala, zuzendaritzak adierazi zien enpresa hartzekodunen lehiaketan dagoela pasa den ostiraletik, eta Enplegua Erregulatzeko Espediente bat martxan jarriko dutela ere iragarri zuten. 115 langile dia lantokian, eta EEE hori ezarriz gero, 61 langile kaleratuko lituzkete.

Bihar, osteguna, hartzekodunen lehiaketako kudeatzaileekin elkartuko dira langile batzordeko kideak, Aiaraldearen arabera.

Beharginek diote borrokan jarraituko dutela. Apirilaren 12an erabaki zuten mobilizazioekin hastea: "Arazoak irtenbide bakarra duela ikusten dugu; 115 beharginak eta gure etorkizuna errespetatuko dituen planteamendu bat". "Valvospaineko langileok argi dugu: hortz eta bihotz defendatuko ditugu gure lanpostuak", diote.

"Prozesu sozialista indartzeko" ekin diote Gazte Sozialisten Topaguneari
Euskal Herri osoko ehunka lagun bertaratu dira gaur Azpeitira, Gazte Sozialisten Topagunearen hasierara. Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak antolatutako ekimenak gaurtik igandera bitarte iraungo du. Harrera egunean, parte hartze zabala izan du "prozesu sozialistari bultzada emateko eta borroka komunitatea indartzeko" martxan jarritako topaguneak.