AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hamar egunez izango dira greban Bizkaiko egoitzetako langileak

2017tik berritu gabe dago lan-ituna. Besteak beste, euren kontratuek lanaldiaren %45 eta %70 artean soilik hartzen dutela salatu dute langileek. Orain arte, 29 greba egun egun dituzte sektorean.

Borrokan jarraitzen dute Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileek. Atzo grebara jo zuten berriz, eta hamar egunez luzatuko dituzte lanuzteak. Lan-hitzarmen berri bat exijitzen dute, eta itun horrek euren lan-baldintzak hobetzeko bermeak jaso ditzala nahi dute. Nagusiki, sektorean lanaldi osoko kontratuak areagotzea, lan-taldeak handitzea, beharginek ordezkatzea behar badute aurreneko egunetik ordezkatzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumen osokoak diren egoitzetako langileen baldintza berdinak izatea eta soldatak igotzea eskatzen dute.

Gaur egun indarrean dauden kontratu asko eta asko ez dira lanaldi osokoak: lanaldiaren %45 eta %70 artean baino ez dute hartzen, langileek salatu dutenez. Horren ondorioei egin diete azpimarra: soldata are baxuagoak, ezegonkortasuna, lan-karga handiagoa, lan-talde txikiagoak unean-unean, eta kontziliaziorako zailtasun handiagoak. Eta horrek guztiak, gainera, egoitzetan nagusiei ematen zaien zerbitzua okerragotzen duela azaldu dute beharginek.

Hitzarmena 2017. urtetik dago berritu gabe, eta egoitzetako langileek luze daramate hura berritzeko eta negoziatzeko borrokan. 29 greba egun egin dituzte jada. Ezkerraldean mobilizatuko dira gaur, eta Getxon ostiralean. ELA sindikatuak egin ditu deialdiak.

'Errepresioari hortzak erakutsi' dinamika abiatu du Indar Gorrik
Azken hilabeteetan, hamasei atxiloketa eta 69.200 euroko isunak jasan dituzte Indar Gorriko kideek. Hainbat ekimen antolatuko dituzte horren harira, eta, oraingoz, maiatzaren 13rako jarri dute hitzordu bat Altsasun.