AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hamar langile atxilotu dituzte Bizkaian, zenbait lan-ikuskatze direla-eta

Azken egunetan, hamabost ikuskapen egin dituzte Bilboko, Bermeoko eta Getxoko zenbait negoziotan. Bizitoki- eta lan-baimenik ez daukaten hamar pertsona migratzaile atxilotu dituzte, eta martxan dira haiek kanporatzeko prozedurak.

Bizkaian azken egunetan egindako hamabost lan-ikuskapeni lotutako polizia-operazio bat egin dute berriki, eta hamar behargin migratzaile atxilotu dituzte. Bilboko, Bermeoko eta Getxoko zenbait negoziotan aritzen ziren soldatapean, baina ikuskapenen ostean, atxilo eraman dituzte. Espainiako Estatuan bizitzeko eta lan egiteko baimenik ez daukatela diote polizia-indarrek, eta badirudi laster kanporatuko dituztela tokitik.

Murtziara eraman dituzte atxilotutako langileetako bi, Atzerritarrak Barneratzeko Zentro (CIE, gaztelerazko sigletan) batera. Antza, haiek kanporatzeko agindu irmo bat indarrean da jada, eta Magrebera itzularaziko dituzte. Gainontzeko zortzi atxilotu etorkinak kanporatzeko prozedurak ere martxan dira, oraintxe abiatuta.

Berriz kartzelaratu dute Asier Rodriguez preso politikoa ere, hirugarren gradua kenduta
Eusko Jaurlaritzak ezarritako hirugarren gradua baliogabetu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta Basauriko espetxera sartu dute berriz santurtziarra. Azken hilabeteetan, auzitegiak zazpi preso politikori ezeztatu dizkie hirugarren graduak.