AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hamazazpi beharginak kaleratuko dituzte Mutrikuko Zizzo fabrikan

Bihar sartuko da indarrean zuzendaritzak aurkeztutako lan-erregulazioko espedientea.

Azkenean, aurrera egingo du Mutrikuko (Gipuzkoa) Zizzo kontserba fabrikako zuzendaritzak mahaira atera duen enplegu-erregulazioko espedienteak. Ez da akordiorik egon neurriari buruzko negoziazioan, baina bihar bertan sartuko da indarrean, eta euren lanpostua galduko dute plantilla osatzen duten hamazazpi langileek.

Enpresak zorrak ditu oraindik beharginekin, baina Soldatak Bermatzeko Funtsera (FOGASA) jo beharko dute euren soldatak eta kaleratzeengatiko kalte-ordainak kobratu nahi badituzte, enpresak ez omen duelako horretarako gaitasunik. Joan den urtarrilean sartu zuten hartzekodunen konkurtsoan lantegia, eta segituan aurkeztu zuen lan-erregulazioko espedientea zuzendaritzak, behargin guztiak kaleratzeko asmoz.

Espetxeetara doazen elkarteei eta artistei zentsura-agiri bat sinarazten die Jaurlaritzak
"Jarduerak eta edukiek ezin izango dute inola ere iraindu edo kaltetu inolako delituren biktimen duintasuna eta sentimenduak", dio dokumentuak, besteak beste.