AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hamazazpi euskal preso politiko batu dira Palestinarekin Elkartasunak larunbaterako deitu duen mobilizaziora

Maiatzaren 17an eta 18an baraua egingo dute, gainera, preso horietatik hamarrek. Iruñean izango da Palestinarekin Elkartasuna plataformak larunbaterako antolatu duen manifestazioa, 12:30ean Antoniuttitik hasita.

Larunbat honetan, hilaren 18an, manifestazio nazional bat izango da Iruñean (Nafarroa): Palestinaren askatasuna aldarrikatuko dute eta Israel "borrokatzera, desnormalizatzera eta suntsitzera" deituko dute. Antoniuttitik abiatuko da Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatutako mobilizazioa, 12:30ean.

Urtarrilean gertatu bezala, oraingoan ere, Euskal Herriko hainbat preso politikok egin dute bat mobilizazio deialdiarekin. Hain zuzen ere, hamazazpi kide batu dira deialdira: Aitor Kotano, Beinat Aginagalde, Dani Pastor, Dolores Lopez, Fernando Elejalde, Fernando Garcia, Garikoitz Etxeberria, Iñaki Gurrutxaga, Irantzu Gallastegi, Jesus Mari Etxeberria, Jon Kepa Preciado, Julen Atxurra, Lexuri Gallastegi, Mikel San Sebastian, Orkatz Gallastegi, Patxi Ruiz eta Xabier Garcia.

Deialdira atxikitzeaz gain, preso horietatik hamarrek baraua egingo dute bi egunez; hain zuzen ere, ostiralean eta larunbatean.

Beste polizia-infiltrazio baten berri eman dute Madrilen, bigarrena bi astean
Ikasle bat zela antzeztuta, Carlos P. M. polizia-agenteak bi urtez egin zituen sator-lanak Moratalazko hainbat mugimendutan. Hilabete honen hasieran atera da argitara beste kasu bat Madrilen.