AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hamazazpi lagun auzipetu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, Aginaga preso politikoari egindako harrera dela-eta

2022ko martxoan geratu zen aske Aginaga, eta Berangon egindako harreraren harira auzipetu dituzte hamazazpi pertsona, preso ohia bera barne. "Terrorismoari gorazarre" egitea lepora diezaiekete.

Hamazazpi pertsona auzipetu ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenok, Ibai Aginaga preso politikoari Berangon (Bizkaia) egindako harrera dela-eta. Horren harira, hainbat lagunek deklaratu behar izan dute dagoeneko: hamabost pertsonak, esaterako, 2022ko azaroan deklaratu zuten auzitegian, eta beste hiruk 2022ko abuztuan. Azkenean, Aginagaren harreran "terrorismoari gorazarre" egin zitzaiolakoan, hamazazpi lagun auzipetzea erabaki du Morenok, preso politiko ohia barne.

2022ko martxoan utzi zuten aske berangarra, 21 urtez preso izan ostean. Martxoaren 13an, hala, harrera egin zioten Berangon. Horren kontrako kriminalizazio-kanpaina gogor bati ekin zioten jarraian hamaika komunikabidek, eta uda horretan bertan deitu zituzten deklaratzera hainbat lagun, harrerari lotuta.

2022ko azaroan, agerraldi jendetsu bat egin zuten Berangon auzipetutako hainbat pertsonak. Euren kontrako prozedura salatzeaz gain, azaldu zuten "norbanakoen aurkako eraso judizial bat baino askoz ere urrunago" zihoala sumarioa: "Ertzaintzaren, Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren txostenetan militantzia eta antolakunde politiko ezberdinen jazarpena antzematen da". Hala, eskubide zibilak eta politikoak aldarrikatu zituzten agerraldian.

Polizia-indarkeriaren inpunitatea salatu du GKSk Gasteizen, hainbat kolektiboren eta pertsonaren babesarekin
Argitu du Ertzaintzak 70 gazte zauritu zituela larunbat gauean: "Egia bada Segurtasun Sailak dioena, hau da, sei ertzain zauritu zirela, modu basatian eta neurririk gabe kolpeak ematearen ondorioz beren buruari sortutako zauriak baino ez dira". Komunikabideen kriminalizazioa eta alderdi politikoen isiltasuna salatu dituzte agerraldian.