AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hasi da Irantzu Gallastegi eta Xabier Garcia preso politikoen kontrako epaiketa

Fiskaltzak 120 urteko kartzela-zigorra eskatzen du bakoitzarentzat, 1998ko ekintza baten harira. Gaur egun, Zaballan dituzte preso.

Atzo hasi zen Xabier Garcia Gaztelu eta Irantzu Gallastegi Sodupe preso politikoen aurkako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 1998an Errenterian (Gipuzkoa) izandako ekintza batean parte hartzea leporatzen diete biei: zehazki, PPko zinegotzi Manuel ZamarreƱoren hilketan.

Fiskaltzak zigor eskaera izugarriak egin ditu Garciaren eta Gallastegiren kontra: 120 urteko espetxe-zigorrak eskatzen ditu bakoitzarentzat. 2022ko irailean jakinarazi zuten berriz epaituko zituztela biak, magistratuek auzia amaitutzat jo eta berriz ere auzitegian esertzera deitu ostean. Une honetan, Zaballan (Araba) daude gatibu biak.

Datozen egunetan kartzelaratuko dute Gaizka Astorkizaga
Hirugarren aldiz espetxeratua izateko agindua jaso du, bi urteko zigorra betetzeko. Duela hilabete batzuk, hemezortzi urteko beste zigor eskaera bat egin zuten bere kontra. Mobilizazioetara adi egotera deitu du Tinkok.