AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hasi dira pentsioen erreformaren aurkako mobilizazioak Baionan ere

Frantziako Estatuan greba orokorra deitu dute gaurko sindikatuek, Emmanuel Macronek zuzendutako gobernuak egin asmo duen pentsioen erreformaren aurka. Baionan, goizeko 10:30ean abiatu da mobilizazioetako bat, eta zenbait pertsona identifikatu ditu Poliziak itxialdi ekintza batean.

Protesta eguna da gaur Baionan (Lapurdi) ere. Sindikatuek greba orokorra deitu dute gaurko, abenduak 5, Frantziako Estatuan. Garbia da jopuntua: Emmanuel Macronek gidatutako gobernuak ezarri nahi duen pentsioen erreforma. Gaurko helburua, aldiz, bat nagusiki: "ekonomia blokeatzea", sindikatuen arabera. Hala, Baionan ere goizean goiz hasi dira mobilizazioak; FSU, CGT eta FOk osatutako intersindikalak deitutako manifestazioaz gain, non milaka pertsona elkartu diren, hainbat izan dira protesta ekintzak.

Zenbait ikaslek, esaterako, itxialdia egin dute Baionako fakultatean, eta haietako lau identifikatu ditu Frantziako Poliziak.



Babesten dituzten "oinarri politikoak" direla-eta, hainbat eraso jasan dituzte GUETeko kideek
GUETeko kideei eraso egin dieten gehienak "beste korronte feministetako kideak" direla nabarmendu dute: "Mingarria iruditzen zaigu emakume guztion ahizpatasunaren defentsaz hitz egiten duten horiek gure aurkako jazarpena gauzatu izana". Erasoen artean, "jarraipenak, hitzezko erasoak edota espazio pertsonalaren urraketa" aipatu ditu GUETek, baita bere propaganda politikoari egindako erasoak ere. "Elkartasuna eta zaintzaren defentsa aurrera eramaten" jarraituko dutela diote, eta "eztabaida politikoa" galdegin dute, "baldin eta talde eta iritzi guztiak errespetatuak izateaz gain, espazio politiko erreala garatzeko aukera badute". Ibaetako campuseko Arrakala taldeko kideek ere zenbait eraso pairatu dituzte azkenaldian.