AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Haur-pobrezia tasarik altuena duen bigarren herrialdea da Espainiako Estatua, EBn

Haurren eta nerabeen %33,9 pobrezia-arriskuan daude, eta hamarretik batek (867.000) material falta larria du, ikaskuntza-prozesuan alde nabarmenak eraginez.

Bizi-Baldintzei buruzko azken Inkestak (ECV, gaztelaniaz) 2,7 milioi haur eta nerabe (guztizkoaren %33,9) kokatu ditu pobrezia edo gizarte-bazterketa jasateko arrisku-egoeran. Horietatik %28,9 pobrezia-atalasearen azpitik bizi dira dagoeneko, eta hamarretik batek (867.000 lagun) material falta larria dauka. Datu horiekin, Europar Batasuneko haurren pobrezia-sailkapenean, Errumaniaren atzetik soilik geratzen da Espainiako Estatua.

Arrakala digitalak, gainera, desabantaila ekonomikoa areagotzen du, hainbat azterketaren arabera. 2023an, adingabeen %8,3k (666.000 inguruk) ezin izan zuten ordenagailu pertsonalik eskuratu. Gabezia hori are larriagoa da pobrezia larrian dauden guraso bakarreko etxeetan: %28,9k ez dute gailu informatiko bat bera ere, egoera berean dauden bikote-familietako %15,4en aldean. Horrez gain, 15 urteko nerabeen multzoan, errenta txikienekoen artean, %51 dira mahai gaineko ordenagailurik ez dutenak, errenta handieneko %23,7 nerabeen aldean; eta ordenagailu eramangarriei dagokienez, antzekoa da aldea (%17,7 eta %1,3).

Diru-sarrera baxueneko nerabeen artean, %89,1 dira ikasteko baliabide digitalak erabiltzen dituztenak, maila sozio-ekonomiko altuagoko gazteen %99,3en aldean. 16 urtetik beherako adingabeak dituzten etxe pobreetan, hezkuntza-plataformen erabilera 15 puntu txikiagoa da baliabide-arazorik ez duten familien artean baino, eta klase apalagoko ikasleen %30,8k aitortzen dute ezin dituztela eskatzen zaizkien zeregin digitalak egin.

Ondorioak PISA txostenetan ikusten dira: egoera zaurgarrienean dauden ikasleek 443 puntu lortu zituzten matematiketan, baliabide material hobeak dituztenen 523 puntuen aldean; 80 puntu gutxiago, alegia. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (OCDE, gaztelaniazko sigletan) kalkulatzen du 35-40 puntu direla ikasturte baten baliokideak, eta, beraz, bi ikasturte osoko abantaila eman dezakeela baliabide material gehiago edukitzeak.

Atzerritartasun-araudi berria indarrean sartu da Espainiako Estatuan, pertsona migratuengan dituen ondorioei buruzko kritika artean
900.000 lagunen egoera administratiboa erregularizatu nahi dute hiru urtean, eta aldaketak egin dituzte sustraitzeari eta familiak berriz elkartzeari buruzko irizpideetan. Dena den, arautegi berriak kezka sortzen du asilo-eskatzaileengan eta adingabeengan duen eraginagatik.