AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Haur pornografia izateagatik eta banatzeagatik, lau pertsona atxilotu dituzte Bizkaian

Iazko abendutik hona, milaka artxibo pornografiko aurkitu dituzte atxilotuen etxeetan; haietako batek 10.000 bideo eta argazki baino gehiago zituen. Adingabeak eta pertsona ezinduak ageri dira irudietan.

Bizkaian lau pertsona atxilotu dituzte azken bost hilabeteetan, haur pornografia edukitzeagatik eta banatzeagatik. Operazioaren berri aste honetan eman badute ere, iazko abenduan izan zen aurreneko atxiloketa; ordutik, pertsona bana eraman dute atxilo urtarrilean, otsailean eta apirilean.

Abenduan, aurreneko pederasta atzeman eta Bilbon (Bizkaia) bere etxea miatzean, material ugari topatu zuten: eduki pedofiloa zuten 10.000 bideo eta argazki baino gehiago, sare sozialen bidez partekatzeko zirenak, nahiz hiru telefono mugikor aurkitu zituzten. Adingabeak eta pertsona ezinduak agertzen dira irudi pornografikoetan.

Balmasedan (Bizkaia) izan zen bigarren atxiloketa, joan den urtarrilean. Etxean eduki pornografikoa zeukan pedofilo horrek ere; zortzi mikro SD memoria txartel zituen. Hirugarren pederasta ere Bilbon (Bizkaia) atxilotu zuten, otsailean. 200 artxibo pornografiko pedofilo zituen etxean. Hilabete honetan, berriz, Erandion (Bizkaia) atxilotu dute laugarren pertsona bat. 250 bideo pedofilo zituen, eta Emule zein Utorrent programak erabiltzen zituen deskargatzeko eta partekatzeko.

Aske utzi dituzte lau atxilotuak, eta euren kontrako epaiketaren zain geratu dira.

Etxebizitza Jardunaldiak antolatu ditu Urola Kostako Kontseilu Sozialistak
Hitzaldi bana egingo dute Zarautzen eta Zumaian; Etxebizitza Sindikatuak izango dituzte hizpide ostegun honetako saioan, eta etxebizitzaren arazoari klase ikuspegitik helduko diote maiatzekoan.