AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Haurreskolak partzuergoko langileek bigarren greba eguna egin zuten atzo

Abenduaren 10ean egin bezala, langile gehienek jo zuten grebara atzokoan: %75ek.

Haurreskolak partzuergoko langileek greba egin zuten atzo, abenduak 16, aurreko asteko lanuzteei jarraipena emanez. Parte-hartzea handia izan zen berriro ere: abenduaren 10ean langileen %73ek egin zuten bat greba deialdiarekin eta, atzo, %75ek.

Urrian hasitako mobilizazioei ere eman zieten jarraipena atzokoan, eta Bilbon (Bizkaia), Gasteizen (Araba) nahiz Eibarren (Gipuzkoa) egin zituzten elkarretaratze eta manifestazioak. Salatu zuten ez direla betetzen izatez indarrean dauden lan-hitzarmen eta akordioak.

"Mahai negoziatzailea" deitu dute abenduaren 22rako, eta espero da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariak bertaratzea. Hainbat puntu hizpide izatea aldarrikatu dute langileek, hala nola: ordezkapenak betetzea, akordioak bete eta lan-hitzarmen berria negoziatzea, Hezkuntza Sailean integratuak izatea, aurrekontua handitzea edota "doakotasunerako urratsak ematea".

Hil egin da Saratxoko saihesbidean lan-istripua izan zuen langilea
Gurutzetako Ospitalean zendu da atzo goizean Saratxoko (Araba) obretan lan-istripua izan zuen behargina. Azkeneko astean, soldatapean gertatu diren lau erailketaren berri eman dute Euskal Herrian.