AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Haurreskoletako administrazio eta kudeaketa alorreko langileek bost eguneko greba abiatu dute

Atzo hasi zituzten lanuzteak haurreskoletako administrazio eta kudeaketa alorreko langileek. Ostiralera arte luzatuko dituzte grebak. Beharginek lan baldintzak hobetzeko eskaerak aurkeztu dizkiote partzuergoari, eta horiek bete ditzan presio egin nahi dute greba deialdien bidez.

Lan baldintzak hobetzeko proposamen integral eta arduratsua, horixe eskatu diote haurreskoletako administrazio eta kudeaketa alorreko langileek partzuergoari. Beharginek euren lan baldintzak hobetu asmoz grebak abiatu zituzten atzo, irailak 2. LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek deialdiaren arrakasta azpimarratu dute, eta lanuzteak “erantzun jendetsua” izaten ari direla azaldu dute.

Partzuergoa eta beharginak uztailaren 15ean elkartu ziren azkenekoz negoziazio mahaiaren bueltan. Ez zen adostasunik izan batzarrean; hala, mobilizazioekin ekin diote ikasturteari langileek. Lan karga murrizteko eskatu diote administrazioari, eta hala ezean, larunbatera arte luzatuko dituzte grebak.


Lau gizonezko atxilotu dituzte Iruñean, kalean hainbat emakumezko erasotzeagatik
Atxilotuek ukituak egin zizkieten zenbait emakumeri, Iruñeko erdiguneko kale batean. Adingabeak dira erasotzaileetako hiru. Larresoron, Plentzian eta Bilbon ere sexu erasoak salatu dituzte azken egunotan.