AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Haurtxo bat hil da Mantxako kanalean, ontzi baten naufragioan

65 pertsona inguru zihoazen ontzian, eta urperatzen hasi zen. Umetxo bat uretan aurkitu zuten, korderik gabe lehenengo; gerora jakinarazi zuten hilik zegoela.

Aurreko ostiralean, urriaren 18an, Frantziako Estatuko agintaritzek eman zuten gertatutakoaren berri. Wissant hiriko kostaldetik gertu, Mantxako kanala gurutzatu nahian ari zen onzi bat hondoratu zen. 65 bat pertsona migrante zihoazen bertan, eta, itxura denez, pisu gehiegi zeraman.

Ontzia urperatzen hasi zenean, jendea uretara erortzen hasi zen, tartean, haurtxo bat. Umea konorterik gabe topatu zuten erreskate-lanetan ari zirenek, eta gerora adierazi zuten hilik zegoela. Ontzian zihoazen gainerako lagunak bizirik daude.

Hainbat hedabidek gaineratu dutenez, urriaren 5ean, bi urteko haur bat hil zen Mantxako kanaleko migrazio-bidean. 90 pertsona inguru zeramatzan ontzi batean zihoan, eta zanpatuta galdu zuen bizia umetxoak. Izan ere, huts egin zuen ontziaren motoreak, eta harrapaturik geratu ziren bertan zihoazenak.

Mantxako kanaleko migrazio-bidean, aurtengoa ari omen da izaten hilgarriena migratzen saiatzen ari diren lagunentzat. Urteko lehenengo zazpi hilabeteetan, gutxienez 1.542 pertsonak galdu zuten bizia Europara itsasoz migratu nahian; ia guztiak, Kanarietara migratzeko ibilbide atlantikoan eta Mediterraneo zentraleko bidean.

PSOE eta EAJ markatu dituzte, sionisten konplize izateagatik
Israelgo Estatuarekin duten konplizitateagatik seinalatu dituzte Espainiako Gobernuko eta Jaurlaritzako arduradun nagusiak, haien hainbat egoitza politikotan. Sionistekin harreman oro eten dezatela exijitu diete.