AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hazparneko Lauak enpresak "haien kabuz" lanean jarraitzera behartu ditu langileak

Ipar Euskal Herriko enpresa handi askok ekoizpenarekin segitzeko hautua egin dute, lantegiak zarratzeari uko eginez eta langileak bidegurutze horretara behartuz. Enpresa horien artean dago Hazparneko Lauak, hegazkingintzan aditua. Lanean jarraitzeari ezetz esan dioten beharginen kasuan, oporraldi ordainduak hartzera edota langabezia ordainsaria onartzera derrigortu dituzte. Angeluko Dassault lantokian gaur erabakiko dute itxita mantendu edo ez.

Covid-19 birusak sortutako krisiaren aurrean, ekoizpenarekin jarraitzea erabaki dute Ipar Euskal Herriko enpresa handi askok, Frantziako Gobernuak aurreko astean jarduna ez geratzeko deia egin ostean. Hegazkingintzan adituak diren bi enpresa handitan, dena den, bizirik daude hartu beharreko jarreren inguruko eztabaidak.

Hazparneko (Lapurdi) Lauak enpresan, adibidez, soldatapean jarduten duten 600 langileetatik 150 aurkeztu dira lanera aste honetan, "haien kabuz". Bidegurutze horretan lanean jarraitzeko ezetza eman duten langileei dagokienean, mugatutako oporraldi ordainduan sartzera edo langabezia saria onartzera derrigortu dituzte. Momentuz, ez dute aurreikusi fabrikako jarduera etetea.

Angelun (Lapurdi) kokatutako dagoen Dassault enpresan ere oraindik bada zalantzarik, eta ez dute zehaztu 970 beharginek datozen egunetan lanera itzuli beharko duten edo ez, jarduera ekonomikoa momentuz etena den arren. Antza, gaur erabaki behar dute lantegiko ekoizpenaren geroaz.

"Inork ez digu inoiz ezer oparituko, eta are gutxiago aldebakartasunez eta atseginez"
ARTEKA HILABETEKARIA | Argi eta kolore pisutsuz jositako saltoki-gune batean, Itaroan (Uharte, Nafarroa), badira etengabeko neonezko kartelak baino are gehiago nabarmendu diren idazkunak: Yelmoren zinema-aretoko langileen aldarriak, pankartetan jasoak. Merkatal-guneko soinu eta zarata azkarren gainetik entzun dira 2019an langileen oihu eta exijentziak, mezu garbi batekin: lan baldintza duinen defentsa eta borrokarako grina. Zinemako beharginek Itaroaren historian idatzi dute bertan inoiz egin den lehenengo greba, eta orbain gozoa haritu dute aretoko besaulki eta txoko guztietan.