AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hedonai zentroan obrak egitea eta kaleratzeak ekiditea lortu dute langileek eta Donostiako Laneko Autodefentsa Sareak

Irailean ekin zioten borrokari Donostiako Hedonai estetika-zentroan, nagusiki, beharginen osasungarritasun-baldintzen defentsan. Haien eskaerak betearazi dizkiote enpresari.

Donostiako (Gipuzkoa) Kontseilu Sozialistak azaldu duenez, Hedonai estetika-zentroko lan gatazka irabazi dute bertako langileek eta Kontseilu Sozialistako Laneko Autodefentsa Sareak: "lokalean obra sakonak egitea eta borroka-prozesuaren ondorioz langileak ez botatzea" lortu dute. Irailean jo zuten borrokara zentroko langileek eta sareak, batez ere, beharginen osasungarritasun-baldintzak defendatzeko.

Izan ere, zentroan "zikinkeria, lizuna eta hezetasunak" ohikoak ziren, eta horrek zuzenean eragin zuen langileen osasun-egoeran. Osasungarritasun-baldintza egokiak bermatzeko, beharrezko neurriak har zitzala exijitu zioten enpresari. "Gainera, Autodefentsa Sarean antolatzea eta borrokatzea erabaki zutela ikustean, [langileak] kaleratzeko saiakerak egin zituzten nagusiek", salatu du Donostiako Kontseilu Sozialistak. Dena den, borrokari eutsi zioten haiek, eta protestak izan ziren Hedonai aurrean.

"Antolakuntza independente eta borroka horri esker", egindako eskaerak betearazi dizkiote enpresari. "Hedonaiko borrokak aurrera jarraitu behar dugula frogatzen du, jabeei adierazteko langileekin nahi dutena egiteko inpunitaterik ez dutela. Obrak egitea eta lokala egokitzea lortu arren, Langile Autodefentsa Sarearekin kontaktuan jarraituko dugu, gure lanpostuak defendatzeko", adierazi du langileetako batek.

đŸ”´Hedonai zentro estetikoko lokalean obra sakonak egitea eta borroka prozesuaren ondorioz langileak ez botatzea lortu dugu.

Nagusien inpunitatea gelditu! pic.twitter.com/XLjrEv3iPd

— Kontseilu Sozialista Donostia (@Kontseilua_Don) December 14, 2022
30 lagunetik gora atxilotu dituzte Grezian, Fragoulisen erailketa salatzeko protestetan
Atzo hil zen aurreko astean poliziak tiroz zauritutako gaztea, eta mobilizazio jendetsuak izan ziren Grezia osoan. Polizia gogor oldartu zen, besteak beste, gas negar-eragileak erabilita, eta 30 izan daitezke atxilotuak.