AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hego Euskal Herrian 5.400 langile inguruk zuten iruzurrezko kontratua urtarriletik martxora bitartean

Lan Ikuskaritzak aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzera behartu ditu hainbat enpresa. Hego Euskal Herrian, iruzurrezko 5.400 kontratu inguru identifikatu ditu urtarriletik martxora bitartean.

Lan Ikuskaritzak gutunak bidali dizkie hainbat enpresari, urtarriletik martxora bitartean iruzurrezko lan-kontratuak zituztelakoan, eta aldi baterako 5.400 langileri kontratu mugagabea egitera behartu ditu enpresa horiek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 4.408 langileri egin diote kontratu mugagabea, eta Nafarroan 972ri.

Etxeko langileei iruzurra

Bestalde, Hego Euskal Herrian, etxeko lanetan soldatapean jarduten duten 2.000 langilek baino gehiagok kobratu dute legezko gutxieneko soldatatik behera, aipatutako denbora tarte berdinean; alegia, urtarriletik martxora bitartean.

Ekainean bederatzi egunez egingo dute greba Petronorreko langileek, lan-erregulazioko espedientearen aurka
Maiatz hasieran sartu zen indarrean aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea, baina abuztura arte atzeratu dute bi unitatetan. Muskizko findegiko langileen herenari eragingo die neurriak, eta salatu dutenez, beste langile batzuei esleitu dizkiete enplegu-erregulazioan sartu dituzten beharginen lanak.