AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hego Euskal Herrian, indarkeria matxistarekin lotutako 1.762 salaketa aurkeztu zituzten urteko lehen hiru hilabeteetan

Nafarroan 475 salaketa izan ziren aurrenengo hiruhilekoan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, 1.287 kasu salatu zituzten. Iazko datuekin alderatuta, %6,82 egin zuen behera Hego Euskal Herriko epaitegietan aurkeztutako salaketen kopuruak, eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Etxeko Indarkeriaren eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren arabera, baliteke konfinamendu garaiarekin zerikusia izatea beherakada horrek.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Etxeko Indarkeriaren eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiak hainbat daturen berri eman du, 2020. urteko aurrenengo hiruhilekoari dagozkionak. Hala, baieztatu duenez, urtarriletik martxora bitartean, indarkeria matxistarekin lotutako 1.762 salaketa izan ziren Hego Euskal Herriko epaitegietan. Iazko lehenengo hiru hilabeteetako datuekin alderatuta, %6,82 egin zuen behera zenbatekoak.

Nafarroan 475 salaketa erregistratu zituzten aurtengo urtarriletik martxora bitartean, iaz baino bost gutxiago (%1). 462 emakumek jasandako indarkeriatik eratorritako auziak dira.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, 1.287 salaketa aurkeztu zituzten aurreneko hiruhilekoan. Guztira, 1.238 emakumeri eragiten diete salaketa horiek; haien artean, 812 dira herritartasun espainiarra dutenak, eta 426 beste estatu batzuetako nazionalitatea dutenak. 23 kasutan erasotutako emakumeen senideek jarri zuten salaketa, eta ez emakume horiek edota Poliziak ofizioz.

Espainiako Estatuan, orokorrean, %10 egin zuten behera indarkeria matxistari lotutako salaketek denbora tarte berdinean: 36.185 salaketa jaso zituzten epaitegietan (34.837 emakume).

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Etxeko Indarkeriaren eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren arabera, baliteke martxoan Espainiako Gobernuak alarma-egoera ezarri izanak zerikusia izatea aurkeztutako salaketa kopuruaren beherakadarekin. Izan ere, azpimarratzekoa da emakume askok haien erasotzaileekin igaro behar izan dutela konfinamendu garaia.

Bilboko LAS: "Kapitalismoaren baitan enpresa guztien esplotazio gaitasuna eta joera mahaigaineratzea nahitaezkoa da"
Merkataritza txikia izan du mintzagai Bilboko Langile Autodefentsa Sareak, oain arte ezagututako kasuak eta jardun politikoa aztertuta. "Merkataritza txikiaren aldeko aldarrikapena akritikoki hedatzeak langileon auto-antolakuntza oztopatzen duela deritzogu", adierazi dute kideek.