AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hemeretzigarren eguna egingo du gose eta komunikazio greban Iñaki Bilbao preso politikoak

Aurreko larunbatean Bizkaia mailako mobilizazioa izan zen Bilbon, 'Txikito' preso politikoak abiatutako greba mugagabearen hamazazpigarren egunean.

Iñaki Bilbao preso politikoak irailaren 10ean hasi zuen gose eta komunikazio greba mugagabea: baraualdiaz gain, moztu egin zituen komunikazio-bideak. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak argitu zuenez, "Euskal Herria independente, sozialista, batu eta euskalduna" aldarrikatzeko ekin zion borrokaldi berriari Bilbaok. Gaur, irailak 28, hemeretzigarren greba eguna egingo du.

Aurreko larunbatean, irailak 26, manifestazioa izan zen Bilbon (Bizkaia), AAEAMek deituta. Manifestariak 18:30ean irten ziren Moyua plazatik, Txikitori elkartasuna adierazteko eta "amnistia osoa" aldarrikatzeko. Ibilbidearen amaieran, Bilbaok borrokaldian erakutsitako "determinazioa" azpimarratu zuten AAEAMeko kideek, eta mota guztietako formazio politiko, mediatiko zein sindikalek" erakusitako "jarrera" salatu zuten: "Gezurra edota isiltasuna".

Mobilizazio gehiago ere izan dira egunotan Euskal Herrian; tartean, elkarretaratzeak Donostian (Gipuzkoa), Elgoibarren (Gipuzkoa) eta Bilbon bertan.

Gasteizen emakume bat bortxatu eta taser pistola batekin mehatxatu dute bi gizonezkok
Taser pistola baten mehatxupean bortxatu zuen emakumea erasotzaileetako batek, erasotuaren etxebizitzan. Gero, ordea, bigarren gizonezko batek esku hartu eta biek egin zioten mehatxu eta lapurreta. Prostituzioan jarduten du emakumeak, eta haren "zerbitzuak nahi zituela" esanez bertaratu zen etxera, ondoren, sexu-erasoa egin zion gizona.