AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hemeretzigarren greba eguna dute gaur Tubacexeko langileek

Greba mugagabearen hirugarren astean murgildu dira Tubacex enpresako langileak, 150 behargin kanporatu nahi baititu enpresak Amurrioko eta Laudioko lantegietatik.

Otsailaren 15ean ekin zioten Tubacex enpresako langileek greba mugagabeari, hilabete hasieran adierazi baitzuen enpresaren zuzendaritzak 150 pertsona kaleratu nahi dituela Amurrioko (Araba) eta Laudioko (Araba) lantegietatik: beharginen %20 da hori. Gaur ere, hemeretzigarren greba egunean, piketeak egin dituzte lantegien atarian.

Gaurkoan ere elkarretaratzea egin dute langileek Laudioko lantokiko sarreran. Joan den astelehenean Ertzaintzak gogor egin zuen beharginen aurka, eta goizean nahiz arratsaldean egin zien eraso, foam jaurtigailuak eta borrak erabiliz. Lau pertsona atxilotu zituzten egunean zehar, eta zaurituak ere izan ziren.

IAk Herri Eskolak egin ditu Euskal Herriko hainbat txokotan
Otsailaren 27an "infantilizazioaz eta horren funtzioez" aritzeko hitzordua izan dute hamabost eskualdetako ikasleek. IKAS plataformaren eta martxoaren 25eko mobilizazioen inguruan ere hausnartu dute.