AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hemezortzi hilabeteko zigorra eskatzen dute gazte batentzat, Gasteizen PPko kide bati erasotzea leporatuta

2021ean PPko militante bati ukabilkada bat emateagatik zigortu nahi dute emakumea. Gasteizen epaitu dute aste honetan.

Astelehen honetan egin diote epaiketa emakume gazte bati, Gasteizen (Araba), Alderdi `Popularreko (PP) kide bati eraso egitea egotzita. 2021eko irailean izan ziren gertakariak, Gasteizko diskoteka baten aurrean: antza, PPko militanteari muturreko bat eman zion neskak, alderdi horretakoa ote zen galdetu ondoren.

Gorroto-delitu bat leporatu nahi diote gazteari, eta hemezortzi hilabeteko espetxe-zigor bat eskatzen dute beretzat fiskaltzak eta akusazioak.

Zazpi hilabete beranduago atxilotu dituzte Iruñeko Ezpala taberna eraso zuten faxistak
Iazko azaroan eraso zuten Iturramako Ezpala taberna Boixos Nois talde faxistako hainbat kidek, eta berriki atxilotu dituzte haietako hamabi.