AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hendaiako Epta-France enpresako langileek greba egin dute gaur, haien lan-baldintzen defentsan

Langileek salatu dute okerrera egin dutela soldatapeko lanean inposatzen dizkieten lan-baldintzek. Hozkailuak ekoizten dituzte Epta-Francen.

Pasa den martxoaren 10ean egin zuten gisara, gaur ere grebara jo dute Hendaiako (Lapurdi) Epta-France enpresako beharginek, eta manifestazioa egin dute Hendaiako kaleetan zehar. Salatzen dutenez, okerrera egin dute haien lan-baldintzek.

Egunerokoan pairatzen dutena azaldu dute langileek, "enpresak lanean duen inplikazioa eta horren kudeaketa" azpimarratuta. Lan-baldintza kaskarrez gain, aldi baterako eskulan prekarioaren errekrutazio masiboa salatu dute, baita lanaren ondoriozko osasun-arazoen gorakada ere 2016. eta 2018. urteen artean.

Dena dela, amaitu berri da urteroko negoziaketa fasea enpresako zuzendaritzaren eta langileen artean, eta zuzendaritzak ez du baldintza horiek aldatzeko erabakirik hartu.

Garbiketa sektoreko langileak mobilizatu dira gaur Iruñean: CCOOk eta UGTk "traizio" egin diela salatu dute
Gaur hasi behar zuten greba Nafarroako garbiketa sektoreko beharginek; dena dela, grebara deitu zuten sindikatuetatik bik aurreakordio bat izenpetu zuten atzo patronalarekin. Ehunka langilek gaitzetsi dituzte akordioa eta jasotzen dituen baldintzak.