AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hendaiako Sokoa enpresa kondenatu dute legez kanpoko kaleratze batengatik

2017an izan zen kanporatua Sokoa enpresako behargin bat, kontratu mugagabe bat izanagatik ere. Langileak salatu zuenez, greba batean parte hartu izana zen enpresak bera botatzeko arrazoia. Lan Auzitegiak enpresa zigortu du abusuzko kaleratzea leporatuz.

Hendaian (Lapurdi) bulegoko aulkiak egiten dituen enpresan lan-kontratu mugagabe bat zuen langileak, 2015etik. Dena den, 2017an, kanporatzearen berri eman zion enpresak gutun bidez, justifikaziorik eman gabe. Kaleratutako beharginaren arabera, greba batean izan zuen parte-hartzea izan zitekeen kanporatzearen iturburu.

Parisko Lan Auzitegira jo zuen langileak 2018an. Urte bat geroago, epaileek bere alde egin zuten, Sokoa enpresa zigortuz eta kalte-ordainak ematera derrigortuz. Hala eta guztiz ere, enpresak kondenari muzin egin zion eta Dei Auzitegian helegitea aurkeztu zuen. Helegite horri uko egin dio auzitegiak aste honetan bertan, eta Sokoak 10.000 euroko kalte-ordainak eman beharko dizkio beharginari, "arrazoi gabeko kanporaketa" bat gauzatzeagatik.

Greba mugagabea hasiko dute Arabako Mediterraneoko Ibaiak 2021eko langileek
Urtarrilaren 27an ekingo diete lanuzteei aldi baterako enpresa-elkarteko langileek, segurtasun-, osasun- eta soldata-baldintzak hobetzeko asmoz. Uraren Euskal Agentziak azpikontratatu zuen zerbitzua.