AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hendaian protestara deitu dute Kontseilu Sozialistek, pertsona etxegabe baten heriotza salatzeko

Asteartean topatu zuten hilik etxerik gabeko gizon bat Hendaiako Kaneta portuan. Elkarretaratze bat antolatu dute bihar arratsalderako Bidasoko eta Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek.

50 urteko pertsona etxegabe bat hil da aste honetan Hendaian (Lapurdi); asteartean aurkitu zuten bere gorpua Kaneta portuan. Horren harira, protestara deitu dute Bidasoko eta Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek: bihar elkarretaratze bat egingo dute Hendaiako herriko etxe aurrean, 18:30ean hasita.

"Gizarte kapitalistaren oinarrian dauden zapalkuntza eta miseria areagotzen ari dira krisi garaiotan, eta estatu burgesek gero eta gaitasun gutxiago dituzte haien gizarte zerbitzuen bitartez egoera hori kudeatzeko. Bizi baldintzarik miserableenak ere ezin dituzte bermatu: negu betean kale gorrian pasatzen dituzte gauak askok eta askok, eta erailak izaten ari dira", salatu dute antolatzaileek.

Biharko protestan, "instituzioen miseriazko politikak" salatuko dituzte.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eskatzen dutenen aurkako kontrol burokratiko eta poliziala handituko du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak iazko abenduan onartu zuen DSBEri buruzko legearen erreforma. Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, neurri berrien artean, diru-laguntza eskatzen duten pertsonak kontrolatzeko ikuskatzaile talde bat sortu du Lanbidek, eta legez kontrakoak ziren kontrol mekanismoak legeztatu dituzte; hala nola, Ertzaintzak eskatzaileen etxeak miatzea. Kontrol hori jasan duten hainbat lagunen testigantzak jaso ditu Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatuak.