AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hernaniko Kontrakantxa gaztetxeari eraso egin diote

Astelehenetik astearterako gauean eman da erasoa. Gaztetxe sarrerako kristal bat hautsi eta lapurreta egin dute erasotzaileek. Ez da Kontrakantxa gaztetxeak azken hilabeteetan jasan duen lehen erasoa, eta langile kontrol espazioen aurkako edonolako erasoen aurrean antolatzearen beharra azpimarratu dute Gazte Asanbladako kideek.

Abenduaren lehenean aurkitu dute gaztetxeko kideek gaztetxe sarrerako kristal bat hautsita, eta astelehenetik astearterako gauean gertatu dela ziurtatu dute. Erasoa kalean inor ez zegoen une batean eman zen, etxeratze ordua indarrean egonda edo goizeko lehen orduetan. Gaztetxera sartzea lortu eta lapurreta ere egin dute. Baina ez da gaztetxe horrek jasaten duen lehen erasoa.

Hamalau urte betetzera doa Kontrakantxa eta, ibilbidean, era ezberdinetako erasoak jasan behar izan ditu. Hala ere, berriz eman dira azken hilabeteetan. Lapurtzera sartu ziren duela hilabete batzuk eta, oraingoan, sarrerako kristala ere hautsi dute. Gaztetxeko kideek salatu dutenez, inpunitate osoz gertatzen dira erasoak, horien atzean egon daitezkeen agenteen eta horien intentzionalitateari dagokienez.

Horren aurrean, gaztetxeen eta, oro har, langile kontrol espazioen antolatzeko beharra azpimarratu du Gazte Asanbladak, "erasoen aurrean babesteko gaitasunak sortzeari eta biderkatzeari begira". Ezinbestekotzat jo dute Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sarea bezalako eragileetan ekarpena egitea horretarako, "legedia burgesak defendatutako erasoen aurrean, langile kontrolaz erantzun ahal izateko".

Josu Urrutikoetxearen estradizio eskaeraren erabakia urtarrilean jakinaraziko du Parisko Dei Auzitegiak
Luis Herguetaren hilketarekin lotutako estradizio eskaeraren gaineko erabakia hartuko du oraingoan Parisko Dei Auzitegiak. Josu Urrutikoetxea Espainiaratzea galdegiteko beste hiru auzi ditu irekita Espainiako Estatuak.