AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hernaniko Kontrakantxa gaztetxeari eraso egin diote berriro

Joan den ostiral gauean eraso zioten Kontrakantxari, ateko kristala hautsiz; gaztetxeko kideek autodefentsa baliabideak garatzen jarraituko dutela adierazi dute.

Beste behin, eraso egin diote Hernaniko (Gipuzkoa) Kontrakantxa gaztetxeari. Joan den ostiral gauean, gaztetxearen ateko kristala hautsi zuten. 2020ko abenduaren lehenean ere erasotua izan zen Kontrakantxa; orduan ere ateko kristal bat apurtu zuten.

Eraso berriaren harira, gaztetxeko kideek garbi utzi dute ez dutela halakorik onartuko, eta "autodefentsa baliabideak garatzen" jarraituko dutela azpimarratu dute.

Urrats erraldoia, antolakuntza komunistaren aldeko indarrak batzeko borrokan
1.500 lagun baino gehiago elkartu dira Altsasuko Gazte Topagune Sozialistan. Gaur izan da azken eguna, eta atzo egin zuten ekitaldi politiko nagusia. "Giza historiak zentzurik badu, hori askatasunaren aldeko borroka etengabean oinarritzen da, kontrara, historia klase dominazioaren eta basakeriaren eszenatoki baino ez da bihurtzen. Horregatik, alderdi komunistaren eraikuntzan lanean jarraituko dugu, horren bitartez etorkizunean klaserik gabeko gizartea ezarri arte", adierazi zuten GKSko eta IAko kideek.