AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hernaniko SETE ere itxi egingo dute, 65 langile kaleratuz

Beharginek 2016tik jasan dituzte ez-ordaintzeak. 2018an hartzekodunen konkurtsoan sartu ostean, Argentinako enpresaburu batek erosi zuen lantokia.

Industriako beste lantegi baten itxieraren berri eman dute Euskal Herrian, kasu honetan, Hernanin (Gipuzkoa): SETE enpresa zarratuko dute, bertako langile-batzordeak duela egun gutxi jakinarazi duenez. Fabrika itxita, bertan jarduten duten 65 langileak bidaliko dituzte kalera, bederatzi bat urtez ez-ordaintzeak eta atzerapenak pairatu eta gero.

Nagusiki aluminiozko hodiak ekoizten dituzte SETEn, eta 2016an hasi ziren beharginekiko urraketak: denbora egin zuten soldata kobratu gabe. 2018an sartu zuten enpresa hartzekodunen konkurtsoan, eta Argentinako enpresari batek erosi zuen azkenean. Langile-batzordearen esanetan, baina, berdin-berdin jarraitu zuten arazoek: "makineria zaharkituarekin" lanean segitu behar izan dute langileek, eta sarri errepikatu da nominak ez ordaintzea edo atzerapenak izatea. Orain itxiera gainean dela, batzordeak salatu du "65 langile kalean geratzearen arduradunek" ez dutela "inolako ondoriorik izango".

Aresti gogoan, Bilbon antolatutako egitarauaren berri eman du EHKSk
Euskararen auziaz eta arteaz eta politikaz arituko dira apirilaren 13ko hitzaldietan. Ekidak, gainera, idazlearen inguruan sortutako antzezlana aurkeztuko du: 'Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean'.