AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hernaniko udaletxera sartu dira Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistako hainbat kide, beto politikoa altxa diezaietela exijitzeko

Mugimendu Sozialistari beto politikoa jarri diote Hernaniko Txosna Batzordean, Ezker Abertzalearen eta Mugimendu Feministaren ekimenez, eta EH Bildu buru duen Hernaniko Udala baliatuta. San Joan jaiak "normaltasun osoz pasatzeko bermea argia" dela dio Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak: Mugimendu Sozialistaren kontrako beto politikoa indargabetzea eta txosnak jartzeko duen eskubidea onartzea.

Hernanin (Gipuzkoa) indarrean jarraitzen du Mugimendu Sozialistaren aurkako beto politikoak, Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak aste honetan baieztatu duenez. Hernaniko Txosna Batzordeak ukatu egin dio Mugimendu Sozialistari San Joan festetan txosnak jarri ahal izatea, Mugimendu Feministaren eta Ezker Abertzalearen ekimenez. EH Bildu buru duen Hernaniko Udalak, gainera, ez du onartu beto hori dela-eta Mugimendu Sozialistak egindako eskaera: txosnak ohiko txosnagunetik kanpo jarri ahal izatea, ikusita Hernaniko Txosna Batzordeak mantendu egin duela Mugimendu Sozialistari ohiko txosnagunean txosnak jartzeko ezarritako debekua.

Une honetan Hernaniko udaletxean daude Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistako hainbat kide. Mugimendu Sozialistari jarritako beto politikoa bertan behera utz dezatela exijitzen dio udalari, eta horren harira, negoziazio-mahai bat irekitzeko asmoa erakutsi du.

Ekain amaieran grebara joko dute Gasteizko Mercedeseko langileek
Blokeatuta daude lan-hitzarmen berriaren inguruko negoziaketak, eta zuzendaritzak ez ditu "puntu beltzak" onartu. Hala, hainbat egunez greba egitea erabaki du langileen gehiengoak; ekainaren 22an izango da lehenengo lanuztea.