AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Herri-batzar jendetsua egin du Bilboko Luberri Konpartsak

"Luberriren egoeraz hitz egiteko eta etorkizuneko erronkez hausnartzeko" izan zen saioa.

Aurreko ostegunean, ekainaren 9an, Bilboko (Bizkaia) La Bolsan egin zuen herri-batzar jendetsu bat Luberri Konpartsak. Izan ere, Bilboko Konpartsek 2023an debekatu zioten Konpartsetan parte hartzea, eta osteguneko batzarrean azaldu zuten Luberriko kideek zertan den gaur egungo egoera. Horrez gain, "etorkizuneko erronkez hausnartzeko" saio bat izan zen.

"Txosnak denonak badira, denontzat izan behar dutela" aldarrikatu zuten berriz ere. Maiatzaren 20an egin zuten agerraldi bat, Bada garaia. Beto politikorik ez! lelopean.

Tolosan, emakume bat bortxatzen saiatu da gizon bat
Itaiak protesta bat antolatu du gaur arratsalderako, 19:30ean Triangulon.