AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Herri formakuntzak' antolatu ditu Esparru gaztetxeak datozen egunetarako

Bihartik aurrera izango dira 'online' hitzaldiak. Covid-19ak sortutako krisialdiarekin lotuta, osasun-politikak, etxebizitzaren auzia, hezkuntza-sistema edota autodefentsa laborala landuko dituzte.

Zizur Nagusiko (Nafarroa) Esparru gaztetxeak herri formakuntzak antolatu ditu datozen egunetarako. Online saioak izango dira, eta guztira, lau hitzaldi prestatu dituzte. Bihar, apirilak 20, emango diete hasiera formakuntza saioei, 17:00etan: osasun-larrialdien aurrean ezarritako osasun-politikak aztertuko ditu Ander Goiatxe medikuak, eta Covid-19aren "etorkizuneko eszenatokiak" ere izango ditu hizpide.

Gainontzeko hiru hitzaldiek ere Covid-19ak sortutako krisialdiarekin lotura izango dute; hain zuzen, etxebizitzaren auzia (hilak 23), hezkuntza-sistema (hilak 28) eta autodefentsa laborala (hilak 30) landuko dituzte, Unibertsitateko Indar Batasunaren, Gasteizko (Araba) Etxebizitza Sindikatuaren eta Iruñerriko (Nafarroa) Langileen Autodefentsa Sarearen eskutik.

17:00etan hasiko dira saio guztiak, Jitsi plataformaren bidez. Entzuteko eta parte hartzeko interesa dutenek ondorengo telefono zenbakiaren bidez eman dezakete izena: 651 132 230.

Hona hemen herri formakuntza guztiak:

Larri zauritu da langile bat Zumaian, eraikuntza lanetan ari zela
Ardantzabideko obran soldatapean lanean ari zela, zerra erradialarekin hanka moztu zuen behargin batek. Duela hiru egun, beste langile bat ere larri zauritu zen Atarrabiako San Andres papertegian.