AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Herri guztiak itxi eta bilerak lau pertsonatara mugatuko ditu Jaurlaritzak

Labi batzordeak onartu du itxiera perimetrala ezartzea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerri guztietan. Bestalde, bilerak gehienez lau lagunetara mugatzea ere erabaki du. Astelehenean sartuko dira indarrean neurri berriak.

Neurri murriztaile gehiago iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Gaur bildu da Babes Zibileko Planaren Batzorde Teknikoa, Labi, eta bi neurri nagusi adostu ditu. Batetik, Eusko Jaurlaritzak itxi egingo ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerri guztiak, eta debekatuta egongo dira sarrera-irteerak, "justifikatutako arrazoirik" gabe.

Mugikortasunaz gain, baina, gehienez elkartu ahalko diren pertsonen kopurua ere murriztuko dute: orain arte sei pertsona bildu ahal ziren gehienez; aurrerantzean, ordea, gehienez lau elkartu ahalko dira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduiren esanetan, neurri berrien helburua da "mugikortasuna are gehiago mugatzea" eta "ohiko bizikidetza-burbuilatik kanpo dauden pertsonen arteko bilkurek kutsatzeen transmisioan duten hedatze-uhina murriztea". Astelehenean sartuko dira indarrean neurri berriak.

Etxeratze agindua, jo-puntuan

IƱigo Urkullu lehendakariak Espainiako Gobernuari eskatu zion etxeratze agindua aurreratzeko aukera izatea, baina momentuz, badirudi Jaurlaritzak ezingo duela neurri horri lotutako aldaketarik ezarri.

Ipar Euskal Herrian aurreko larunbatetik da martxan etxeratze agindu berria: kalean egoteko debekua 18:00etatik 06:00etara dago indarrean, egunero.

Gaur hasi da Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren aurkako epaiketa
Fiskaltzak zortzi urteko kartzela zigorra eskatu du bakoitzarentzat. Gaurko auzi-saioaren ostean, bihar emango diote jarraipena epaiketari Espainiako Auzitegi Nazionalean. "Armak, munizioak eta lehergailuak helburu terroristarekin gordetzea" leporatzen diete bi gazteei.